XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), ikuskatzen eta, zuhauren haztak lurreko gauzetarat lerraraz ez zitzan, hain azkarki altchatzen.

Gutizia hoik, ezen ez dute zure gogoan edo zure ekintzetan beren ithurburua, baizik zeruko grazian.

Jainkoari daizkotzu zor, zure ganat aphaldu nahi ukan baitu bere behakoa, bertutean eta umiltasunean geroago gehiago aitzina ziten, jinen zaizkitzun guduer buruz azkar dezazun zure bihotza eta, zure indar guziez niri loturik khartsuki, nere zerbitzatzerat gogotik lehia ziten.

2. - Zonbat-nahi bizia izan dadin sua, kherik gabe bizkitartean ez da altchatzen kharra.

Halaber, zeruaren gutiziak erreak daude batzu, gorputzeko irrits eta tentazionetarik ez direnak oraino osoki garbi.

Hortarik da ez baitabiltza Jainkoaren gatik bakharrik, arren eta arren galdeka ari zaizkolarik.

Holakoak ere dira maiz zure gutiziak, zinezkoak eta kharrez betheak dauzkatzularik zuhauk.